Zer da Shannaya ?

Lehen aldiz Himalayan entzun nuen “Shannaya” hitza, lagun berezi batzuekin izan nuen elkarrizketa berezi hartan. Zer zen azaldu zidatenean, papera eta boligrafoa hartu eta betirako idatzita gordetzea erabaki nuen, nik osasuna horrela ulertu eta interpretatzen baitut. Shannaya “sanscrito” hizkuntzatik dator, eta hizkuntza oso sakratu bezala kontsideratua izan da,  Indiako antzinako idatziak kontserbatzen baititu, horien artean, “Ayurveda: Bizitzaren zientzia”.

Osasuna bere osotasunean (fisikoa, emozionala, mentala eta espirituala) hartzen du Shannayak. Berak, eguneko lehen eguzki izpia interpretatzen du. Batzuetan, triste esnatuko gara, edo energi gutxirekin sentitu, edo espero ez genuen diagnostikoak jaso… baina bat-batean zure lankide, lagun, familiar edo profesional hori aurkitzen duzu, eta eguneko lehen eguzki izpi horren indarra aprobetxatzeko estrategiak ematen dizkizu, eta bere laguntzaz aurrera egiten duzu, egun, aste edo hilabeteetan.

Inoiz sentitu al duzu antzeko egoerarik? Zein izan da zure Shannaya?

Egun hauek aukera paregabe bezala ikusten ditut, barruan duzun zure Shannaya aurkitzeko, zure gertukoekin, barnetik kanpora, maitasuna emanez, hausnartuz, eta agian baimena emango diozu zure buruari orain arte ez bezalako erabakiak hartzeko, orain arte ausartzen ez zinen horiei tokia utziko diezu, orain zure burua entzuten ari baitzara, edo benetan esentzialak edo beharrezkoak diren momentu horiei ari zara tokia uzten.