Praktika

Shannayako praktika erramienta garrantzitsua da, elikagaiak eta ariketak bezalaxe.

Nire esperientzia pertsonal eta profesionalagatik, bihotzak eta buruak elkarrekin ez badute egiten bidea, ondorengoak gerta daitezke, gutxienez:

  • Ongizate fisiko, mental eta emozionala lortzeko bidea luzeagoa izango da.

  • Hasieran, emaitzak oso onak izan daitezke, baina denboraren poderioz eta bizitzak hartzen duen noranzkoaren eta bizitako esperientzien arabera, posible da zure betiko patroiei jarraitu eta frustrazioa, “beti berdina da” edo tristura bezalako sentimenduak ekartzea.

Horregatik, atal honetan, praktikarako sarrera txiki bat duzue.

Nere aholkua, hasi lanean, eta hartu egunero denbora bat praktikarako, eta hau pixkanaka gehituz joan, errutina eta ohitura bat hartuz, inolako azalpenik bilatu gabe.

Funtzionatuko du? edo zertarako egin behar dut hau? 

Bezalako galderak bururatuz gero, saiatu buruak kontrola ez hartzen, berrabiatu eta bere istorio propioa eraikitzen hasi.

Zure misioa: praktikan jartzea da.

Egunak aurrera doazen heinean, eboluzioa ikusiko duzu eta zure pentsamenduen funtzionamendua aldatzen doala frogatu.

Eguna ongi hasteko goizeko praktika

by Maita Galarraga | Goizeko praktika