Nutrizio klinikoa

Pertsona bakoitza esentzi bakarrarekin jaiotzen da, eta bere konstituzio propioarekin. Urteak aurrera pasa ahala, inguruko egoera soziala, lan egoera edo familiako giroak gure eremu propiora eramaten gaitu, bizi modu bat diseinatuz.

Bizitzako etapa ezberdinetan, adibidez, haurdunaldian zehar jasotako elikadurak edo bizitzan zehar emandako eguneroko elikadurak, bizitokiko klimak, inguru sozialak, emozionalak, familiako ibilbideak…bi eragin izan ditzazke:

1. Gure konstituzioa hobetzen eta indartzen joatea. 

2. Edo posible da, behar duen atentzioa ez badiogu eskaintzen, gure gorputzeko sintomei kasurik egin gabe,desorekak agertza, eta hauek gaixotasunean bilakatzea. 

Bestalde, prozesu ez naturala izan daiteke, bi blokeetan bereizita: 

Bata, pilaketa eta bestea degenerazioa. Bi hauen artean ordea, lehenik inflamazioa azalduko da, eta ondoren akumulazio edo degenerazioan bilakatu.

 Praktikan jarri dezagun

Akumulazioa manifestatuz: gehiegizko pisu edo obesitatea, obulu polikistikoak, sindrome metabolikoa, gibel grasatsua, sabeleko azideza, errefluxua, diabetesa, gorotz mukitsuak , gehiegizko mukiak, migrañak, kandida, egun osoko nekea, digestio astunak, insulinari erresistentzia, egun osoan zehar antojoak etabr.

Degenerazioa manifestatuz: anemia, desidratazioa, muskuluen atrofia, kisteak, osteoporosisa, anorexia, infertilitatea, idorreria, azal lehorra, ilearen erorketa, hipotirodismoa, urteko urtaro jakin batean beti gernu infezioa (edo pixeko infezioa bezala ezautzen duguna)  izatea.

* Lehenik, hatzeman egin behar dugu gorputzean pasatzen dena, eta hori eragin duen kausa, norberaren
konstituzioa kontuan izanik.
* Bigarren pausua, ulertu eta onartzean datza.
* Hirugarren pausua dator jarraian, eta hemen gure gorputzak behar duen oreka berreskuratzea izango zen, osasuna hobetzeko eta eguneroko ongizatea bilatzeko helburuarekin, eta honek ekarriko du bizi kalitatea.

Identifikatuta sentitu zara? Barrutik kanpora zaintzen hasi nahi duzu?