Prebentzioa

 Nire elikadura hobetzeko eta horrekin batera nire osasuna, beharrezkoa al da sintoma, desoreka edo gaixotasun bat izatea?

Egia esanda, galdera hau pentsatu ere ez genuke egin beharko. Guztiaren gainetik, bizi osasuntsu bat izateko, prebentzioan dago gakoa. Gure gizartean, pixkanaka geroz eta gehiago entzuten da osasunaren prebentzioaren gain, baina oraindik EZ da nahikoa. Prebentzioak gaixotasun asko ekiditeko fokua izan behar du, eta horrela, medikamentuak beharrezkoak direnean bakarrik kontsumitu.

 Nola jarri genezake praktikan?

Prebentzioak etxetik hasi behar du, elikadura on batekin, eta eguneroko ariketa fisikoarekin, seme-alabak eta familia osoaren heziketan garrantzia jarriz.

Arreta zuzena jarrita zein motatako elikagaiak jaten ditugun otorduetan eta nola aukeratzen ditugun erosketa egin aurretik.

Ariketa ona da adibidez zure sukaldeko armairuak analizatu eta zure osasuna eta ongizaterako egokiak diren elikagaiak dituzun behatzea.

Beraz, garrantzi handia du elikagaien aukeraketa on batek, onurarik ematen ez diguten elikagai horiek ekiditzen saiatuz (ultra prozesatuak, ogi industriala, produktu kongelatu ugari…) eta bertako elikagaiak eta freskoak lehenetsi. Era honetan, gorputzari kalitatea emango diogu, eta gorputzak ere eskertuko digu.

Era berean, gorputzaren mugimenduaren garrantziaz ezin dugu ahaztu, gutxienez 30 minutu eskeiniz, eta horrela, sistema nerbiosoa eta lokomozio aparatuari lagunduko diogu, beste zenbait onuren artean.

Lau urtaroei ere atentzioa jarri behar diegu: negua, udaberria, uda eta udazkena. Gure egunerokotasunean martxan jarri dezakegu. Adibidez, urtaro bakoitzean, elikagai mota ezberdinak lehenetsiz, elaborazio eta sukaldatzeko modu ezberdinak aplikatuz.

Nire lan esperientziari dagokionez, eta paziente ezberdinak bisitatuz, ezinbestekoa da atal hau gogoan izatea eta honekin bakoitzak bere bizitzeko modua eraikitzea. Azken finean, zure sukaldeko armairu eta hozkailuan duzunak definituko zaitu. 4 urtaroen onurez aprobetxatzeaz gain, gure gorputzak behar nutrizional ezberdinak erakusten dizkigu eta horiek entzuten jakitea oso garrantzitsua da. Honetan datza prebentzioak.