Nor naiz

Maite Galarraga Amenabar naiz; besteak beste, Giza Nutrizioa eta Dietetikan graduatua.

Bartzelonan gradua amaitzean, mila galdera erantzun gabe nituela sentitu nuen: Zergatik tratamendu jakin batzuk, batzuengan eragina dute eta besteengan ez? Zergatik diraute batzuengan patologiek, hobekuntza nabarmenik gabe? Elikaduran bakarrik al dago gakoa?

Harrezkero nire egonezin, interes, jakin-min eta helburuak lortzeko grin horrekin, osasuna bere osotasunean ulertzeko nire ezagutzak batzen dihardut. Osasun fisikoa, emozionala, mentala, eta baita espirituala ere. Formakuntza ezberdinez elikatuz, lan egiteko modu propioa sortu dut; behar duen orori osasunean hobekuntza eskaintzeko.

Bide horretan, bizitzak Psikoneuroinmunologia Klinikoa ezagutzeko aukera paregabea eman zidan beste hainbat arlotan formatzen nenbilen bitartean; eta honek, aspalditik barnean neramatzan zalantza ugari argitu zizkidan.

Zorionez ikasketa haiek praktikan jartzeko aukera nuen, Ospitalean ari bainintzen lanean eta ikasten jarraitzeko aukera izan nuen diabetes, tiroide eta elikadura arazoak, sindrome metabolikoa, obesitatea edota bariatrika kirugia bezalako diagnostikoak zituzten gaixoekin. Geroz eta garbiago nuen, elikadurak fisiko on batez gain emozionalak ere garrantzia handia duela. Nola elikatzen gara gure pentsamenduekin?

Jakin-min honek Psikologia Klinikoaren inguruan gehiago sakontzeko ikastera eraman ninduen eta bitartean munduan zehar bidaiatzera animatu nintzen, hainbat herrialdetako tratamendu alternatiboak ezagutuz. Zorionez, bizitzak beste aukera bat eskaini zidan: Ayurveda-Zientziaren bizia. Indiako iparraldean izan zen, Himalaya mendilerroaren magalean zehazki, irakasle, pertsona eta mediku ezin hobea ezagutu nuen tokia. Zenbat ikasi nuen gogoratuz, oraindik ere zirrara sortzen zait.

Lanabes, ezagutza eta estrategietan sakonduta Euskal Herrira itzuli berria naiz nigan daramadan gai honetan nire apurra eskaini eta gurutzatzen zaidanari laguntza eskaintzeko asmoz. Dakidana eta naizena eskaintzeko asmoz.

 

Ayurbeda
Ayurvedak bizitzaren zientzia esan nahi du eta Indiako medikuntza tradizionala da. Gorputza, burua eta espiritualtasunaren arteko oreka lortzen laguntzen digu honek, norbanakoen osasuna bermatuz.
Ayurvedaren elikadura, gu osatzen gaituzten bost elementuetan oinarritzen da: ura, sua, lurra, airea eta eter.
Pertsona bakoitzaren "dosha"ri dagokionez, hau da, konstituzio fisikoari, izaerari eta bere elementu nagusiaren arabera, elikagai batzuei garrantzi gehiago ematen zai besteei baino.
Adibide garbia dugu ondorengoa. Osasuntsu dagoen pertsona bati, ayurvedak plater bateko sei zaporeak gomendatuko dizkio:gozoa, garratza, gazia, pikantea, mingarra eta lehorgarria. Edozein kasutan, edo pertsona hori bizitzen ari den hainbat egoera ezberdinengatik, gorputzean desoreka sortu dezake eta horren ondorioz, beharrezko energirik gabe sentitu. Horrelako kasuetan, sintoma diagnostikatuko da eta beharrezko pauta indibiduala egingo da gorputza bere onera itzultzeko. 
PNI

Psikoneuroinmunologiak (PNI)k, gorputzaren berezko fisiologia ohikoa berreskuratzen laguntzen digu, gizakiaren ikuspegi holistiko edo globaletik eta zientifikotik abiatuz, beti ere, beste medikuntzako diziplina batzuei ateak itxi gabe.
Zer analizatzen da? Burua, sistema digestiboa, sistema inmunologikoa eta sistema nerbiosoaren arteko erlazioa bilatzen da. Nola? Lehenengo kontsultan, pazientearekin elkarrizketa sakon bat izaten (anamnesis entrebista), eta odoleko, gernuko eta uzkiko analisiak emango diguten informazioari esker. 
Nola da PNIko tratamendu bat?

PNIko trataerak lau pilar handi hartzen ditu bere baitan:
  • Bizitzako eta elikagaien inguruko berreziketa
  • Ariketa mental, fisiko eta medikuntza konbentzionala
  • Nutrizio ortomolekularra
  • Gehigarri naturalak, beharrezko kasutan

FORMAKUNTZA

Giza Nutrizio eta Dietetikan Graduatua

(Universidad Ramon
Llul-Blanquerna) Bartzelona

Psikoneuroinmunologia klinikoan eta ebidentzia zientifikoan postgradua 

(EFHRE Interancional University) Bartzelona

Psikologia Gradua burutzen Kataluniako Oberta Unibertsitatean 

(UOC)

Mindful eating eta Coaching nutrizionalean zertifikatua

Ayurvedako terapeuta, patologia digestiboetan eta sindrome metabolikoetan espezializatua

ISAK Nazioarteko Zineatrompometria egiaztapena lehenengo maila