Eguzkitik eguzkira
Gizakiak edo hobeto esanda ezagutzen ditugun organismo bizidun guztiek, erritmo kardiakoak kontrolatzen dituen erloju biologikoa dute. Inoiz izan duzu honen berri?

Eta orain pentsatuko duzue, zein seinaleek eragiten diote gure erritmo kariakoari?
Bat argi naturala da, eta bestea, janaria. Frogatua dago aspalditik, gure erloju agintaria edo NSQa goizeko argiarekin aktibatzen dela. Are gehiago, argitasuna atzematen duenean, melatoninaren produkzioa jaisten du gorputzak, loaren hormona. Honek azaltzen digu garbi iluntasunean lo egitearen garrantzia.
Horregatik, garrantzitsua da eguzki izpiak goiz aldean jasotzea, eta eguna aurrera joan ahala, pixkanaka gutxitzen joatea.
Gainera, garbi ikusi da, gehienetan lainopean dauden herrialde edo herrietan, pertsonek NSQ mailako arazo gehiago izan dituztela, eta depresio edo suizidio kasu gehienak horrelako tokietan daudela. Beraz, oso garrantzitsua da horrelako egoeretan dauden zonetan, ordutegian errutina bat markatzea eta gorputza entzutea.
Bestalde, aipatu bezala, janaria dugu. Organismoan zehar zabalduak ditugun erloju txikiak NSQren menpean daude, baina hauek ez dira argitasunarekin aktibatuko, janariarekin baizik. Hainbat ikertzailek, erloju txiki hauek trafikoko semaforo bat bezala funtzionatzen dutela diote. Beraz, semaforoko kolore berdea eta gorria errespetatuz, istripuak ekidituko ditu. Horregatik, ez zaigu interesatzen gibelari janari asko sartzea gorrian dagoela, digestio prozesua desastre hutsa izango baita. Eta are gehiago, insomnioa, pisua jaisteko arazoak edo depresioak bezalako egoerak bultza ditzazke.
Hau jakinda, argitasuna, janaria eta biei eskainitako denborak, gure metabolismoan zuzenean eragiten dute, era esanguratsuan, eta ondorioz, gure osasun egoeran ere bai, zentzu guztietan (fisikoa, emozionala, energetikpa eta mentala.)
Nola jarri genezake martxan?
EGUZKITIK EGUZKIRA elikatuz, hau da, “ayuno intermitente” eginez.
Shannayak dioen bezala, eguneko lehen eguzki izpiekin ohetik altxa, eta ariketak egin, gorputza aktibatzen eta efektuak oraindik eta gehiago jasotzen lagunduko baitigu. Ondoren, kalitatezko gosaria prestatu, gose handiz altxatuz gero. Gose handirik ez izanez gero, infusio bat, ura limoiarekin edo kalitatezko kafea hartu genezake, benetako gosea sentitu arte. Bazkariarekin ere berdin egingo dugu, 12 ordu argitsuak errespetatuz, eta gogoratu afariarekin berdin, beti ere ohera sartu baino 2-3 ordu lehenago janez, loa eta sistema inmunea erregulatzen laguntzeko.
Ondorioa
Garrantzitsua da, pazientziarekin ikertzea, beti gure burua entzunez eta gorputzeko seinaleei atentzioa jarriz, familia, lan egoera eta etxeko egoera alde batera utzi gabe. Horrela, aspektu guztiak kontuan izan eta zure “bizitzeko modua” eraiki dezakezu. Asteburutik hasi zaitezke!